Abarka Egunarekin hasi dira Bentako jaiak gaur, maiatzaren 14an, larunbata. Herriko Taldeakeko 16 kuadrilletako kideak berriro jaietako jantziekin izan dira eta auzoko eta inguruko kaleak girotzen.
Egun-giro ederra izan dute gaur, eta arratsaldeko ekaitzak giroa freskatu du. Guztira kuadrilletako 500 lagun batu dira Abarka Egunean, pandemia aurretiko urteen antzera. Hemen Bentako jaietako egitarau osoa.
Bazkaldu ondoren, Blessive DJak girotuko du San Isidro plaza 19:00ak arte. Gainera, abarka jaurtiketa ere antolatu dute. San Fausto jaietan bezala, Zigorrak kuadrillak antolatzen du lehiaketa. Gauean, euskal erromeria izango da San Isidro plazan: Zirkinik Bez.
