Eskarabilera buru, banan-banan hasi dira sanfaustoetako koadrila guztiak jaisten. Aurten lehena Zigorrak izan da, eta azkenak, ohi denez, Basatiak, baina datorren urtean Herriko Taldeaken familia handitu dezake erabakitzen badu gainontzekoei batzea.
Ehun bat argazkitan laburbildu dugu jaitsieran bizi izan dugun giroa hasieratik, egun argiz, azken koadrila atera den arte, gauez.
