Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Basauri ez da gutxiago izan eta ‘Euskararen Zaporea‘ ekimena prestatu du aurten Ibaigane Kultur Etxean. Jarduera horren bidez herritarrek euskararekin duten harremana jaso eta herritarren ahoan jarriko du: “Horretarako, txiklea erabiliko dugu. Txiklea ahoan sartu eta euskarari zein zapore hartzen dioten adieraziko dute herritarrek”.
