Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialen lehiatu duen lehendabiziko euskarazko filmea da ‘Loreak’. Pelikulan Itziar Ituño aktore basauriarrak parte hartzen du protagonista gisa. Hori aprobetxatuz, emanaldi berezia eskeini zuten Social Antzokian, Jon Garaño -zuzendarietako bat- eta Ituño beraren presentziarekin.
