San Fausto egunean koadrila nagusien arteko txapelketak egiten dira Basaurin, baina egun bat lehenago, txikien txanda da. Aurten koadrila txikien arteko IV. txapelketa antolatu du Herriko Taldeak. Euria dela eta, Mojaparte plazan beharrean San Jose eskolako arkupeetan egin dituzte jokoak.
Goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak arte, tripontziak, partxisa, sokatira, zaku-lasterketa eta abarka eta txapela jaurtiketa. Horiez gain, irrintzi lehiaketa eta Molto motorren lasteketa ere egin dituzte, baita buruhandien txapelketa ere. Urtetik urtera, umeen eta gazteen artean gero eta parte hartze handiagoa dituzten ekintzak dira.
