→Basauri

Argazkiak | Mambo Bingo dantzariak aulkitik altxatu ditu basauriarrak

Basauri Bizirik, apurka-apurka, animoak pizten ari da basauriarren artean. Aste kulturala ohiko sanfaustoetatik urrun egon arren, gaur dantzan egin dute herritarrek kaleko ekitaldi ofizial batean. Horretarako, Ganso & Cia konpainiaren laguntza izan dute ‘Mambo Bingo’ ikuskizunarekin.

Musika, dantza eta algarak nagusi izan dira ordubete iraun duen bingo txapelketan. Solobarria plazako aulkietan jesarri den herritar bakoitzari ‘kartoi’ bat eman diote. Bingoaren oinarrizko azalpenak eman ostean, hasi da jokoa! Denbora luzez itxaron behar izan dugu, baina oihukatu dute ‘linea’, gero ‘kartoia’ eta azkenik Mambo-Bingo!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak