→Basauri

Argazkiak | Umeak dantzan Basaurin, Blues Brothers Bandekin

Blues Brothers Familiy Band, atzean / Geuria

Rock eta Blues musika umeek ere dantza eta gozatu dezaketelako, The Blues Brothers Family Band tributu taldeak Basauri Bizirik egitarauan txertatzea erabaki du Herriko Taldeak.

13:00etan Solobarria plazan, karpa barruan ehun bat herritar bildu ziren, horietako asko umeak. Karpa kanpoan ere kontzertuaz disfrutatu zuten basauriar askok.

Ordubeteko emanaldian rock eta blues ereserki klasiko asko jo zituzten, tartean, ‘Everybody needs somebody to love’ edo ‘Jailhouse Rock’. Kontzertuaren amaieran, zutik, umeak eta gurasoak dantzan hasi ziren musika taldearekin batera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak