Sergi Parés Reus Deportiu-eko kirol-zuzendaria eta Lopez Garai :: Reus Deportiu
Ekainaren 22an aurkeztu zuen Reus Deportiu Futbol Taldeak (Tarragona) bere lehen taldeko entrenatzaile berria: Aritz Lopez Garai. Basauriarrak 37 urterekin ekingo dio entrenatzaile lanei aurreneko aldiz eta Natxo Gonzalez ordezkatuko du aulkian. Reus futbol taldea 2016-2017 denboraldian igo zen Bigarren Mailara eta 11. postuan bukatu du.
Lopez Garaik erretiroa hartu du aurten Reuseko taldean. Talde katalanera iritsi aurretik, ibilbide oparoa izan du futbol munduan: Athletic Club, Gernika, Conquense, Salamanca, Castellon, Celta, Sporting, Cordoba, Bucaresteko Rapid eta Doxa Katokopias (Txipre) taldeetan izan da futbolari.
