→Basauri

Osasun-langileak omentzen dituen ‘Artedun Heroiak’ erakusketa ikusgai urritik abendura, Pozokoetxen

Osasun-langileak omenduko ditu 'Artendun heroiak' erakusketak

‘Artedun Heroiak’ izenburupean Javi Condek eta Maratoi Solidarioen Elkarteak proiektu berri bat martxan jarri dute. Jon Salvador taldekidearekin batera, ideia hau martxan jarri dute Bizkaiko osasun-langileen ahalegina eskertzeko, Covid-19aren pandemia dela eta.

Esperanza Yunta, Tere Ormazabal, Pedro Luis Ajuriaguerra, Juan Armentia, Agustin Sagasti, Raul Anton eta Basauriko Jesus Lizaso, Rodri, Koldo Etxeberria eta Manu Gonzalez artistek eurek egindako lanak entregatu zituzten, horiek Galdakao-Usansolo, Basurtu, Urduliz eta San Eloy ospitaleetako eta Basauriko, Etxebarriko eta Erandioko osasun-zentroetako hormetan jartzeko.

Bitartean, ‘Artedun Heroiak’ erakusketa ikusgai izango da Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean urriaren 26tik abenduaren 11ra bitartean. “Proiektu hau konfinamendu betean jaio zen. Ordu asko izan genituen pentsatzeko eta ikusteko zer egin genezakeen gure aletxoa emateko. Zazpi astez lehiaketa bat egin genuen Facebooken, eta 5.000 maskara egiten lagundu genuen Kantabriako Seña herriko emakume-elkarte batekin”, dio Javi Condek.

‘Artedun heroiak’ erakusketaren kartela / Utzitakoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak