→Basauri

Artunduaga eta Urbiko kiroldegiak itxita, U30 grebagatik

Basauri Kirolak adierazi duenez, gaur, urtarrilaren 30ean, Artunduaga eta Urbiko kiroldegiak itxita egongo dira U30 Greba Orokorraren ondorioz. Atzo jakinarazi zuten greba orokorrak izango zuen jarraipen zehatza zein izango zen ez zekitela, baina horren jarraipena handia izanez gero, litekeena zela kiroldegiak itxi behar izatea. Gaur goizean zehaztu dute kiroldegiak egun osoan zehar itxita egongo direla.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak