Baietz Basauri plataformak deituta, kontzentrazioa egin dute gaur Kareagako metro geltokiaren sarreran 100 pertsona baino gehiagok. ‘Etxegabetzerik ez!’ lemarekin babesa erakutsi nahi izan diote bihar alokairuzko etxebizitza pribatutik kaleratuko duten familiari -emakume bat eta adin txikiko alaba-. Bihar, 08:30ean elkarretaratzea egiteko deia egin dute Kareaga Goikoa kaleko 55. zenbakian.
