Basauriko ikastetxeek ‘1era 2kain’ programan parte hartuko dute beste urte batez. Zehazki, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzako programa da eta egitasmoaren helburuak bilatzen du gazteei berdintasun-balioak hurbiltzea, horrela matxismoari aurre egiteko. Horretarako, tailerrak antolatuko dituzte ikastetxeetan.
Urtarrilean hasiko dituzte saioak Uribarri eta San José ikastetxeetan. Besteak beste, honako gai hauek izango dituzte hizpide: gazteek zer-nolako harremanak dituzten, sare sozialak, maitasun erromantikoa, sexu-harremanak zelan negoziatzen ditugun, genero-rolak, estereotipoak edota feminismoa. Ikastetxeetako saioez gain, Udalaren Berdintasun Atala harremanetan da gazteekin, sare sozialen eta blog baten bitartez.
