→Basauri

800 oihal-poltsa banatu ditu Sagarrak talde ekologistak Basaurin, plastikoaren erabilera murrizteko

San Migel, Ariz, Arizgoiti, Basozelai, Uribarri, Benta, Pozokoetxe, Solobarria eta Kareagako 20 fruta-denda baino gehiagotan jarri dute martxan ekimena // Sagarrak

Sagarrak talde ekologistak bi tamainako 800 oihal-poltsa banatu ditu Basauriko hainbat fruta-dendetan. Helburua da plastikoaren erabilera murriztea. Poltsek “Erosketak egitean, neu alboan! Ez nazazu ahaztu” mezua daramate inprimatuta. “Basaurin plastikoaren erabilera murrizteaz gain, kanpainaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea eta ohiturak aldatzea”, diote.

“Gaur egun badakigu gure itsasoetan, ibaietan eta mendietan plastikoen presentzia asko handitu dela eta tokiko biodibertsitatean eta animalietan eragiten dituzten ondorioak kaltegarriak direla. Horregatik jarri dugu martxan kanpaina hau”, diote Sagarrakeko kideek. Ekimena San Migel, Ariz, Arizgoiti, Basozelai, Uribarri, Benta, Pozokoetxe, Solobarria eta Kareagako 20 fruta-denda baino gehiagotan jarri dute martxan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak