→Basauri

Abarka Egunak 540 lagun elkartuko ditu Basaurin, Bentako jaien lehen egunean

2019ko Abarka Eguna // Geuria

Abarka Egunarekin hasiko dira Bentako jaiak maiatzaren 14an, larunbatez. Herriko Taldeakeko 16 kuadrilletako kideak berriro jantziko dira euren jantziekin eta auzoko eta inguruko kaleak girotuko dituzte. Guztira kuadrilletako 540 lagun batuko dira Abarka Egunean, pandemia aurretiko urteen antzera. “Plana urterokoa izango da: kuadrillak goizean elkartuko gara Bentan eta inguruetan poteoa egingo dugu. Gero, bazkaltzera joango gara San Jose ikastetxera, eta betiko menua jango dugu kuadrilla guztiek bozkatu dutena: patatak erriozar erara, solomoa piperrekin eta postrea”, dio Balta Hernandez Herriko Taldeakeko presidenteak.

Bazkaldu ondoren, Blessive DJak girotuko du San Isidro plaza 19:00ak arte. Gainera, abarka jaurtiketa ere antolatu dute. San Fausto jaietan bezala, Zigorrak kuadrillak antolatzen du lehiaketa. Gauean, euskal erromeria izango da San Isidro plazan: Zirkinik Bez.

Abarka Eguna, kale-ikuskizunak eta erromeriak antolatu dituzte Bentako jaietan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak