→Basauri

Abarka Eguna ez da aurten ospatuko Covid-19a dela eta

Abarka Eguna bertan behera uztea erabaki du Herriko Taldeakek.

Abarka Eguna iaz // Argazkia: Geuria

Bentako jaiak bertan behera geratu dira eta horren ondorioz, beste zenbait ekintza ere ez dira ospatuko. Tartean, Festibas eta Abarka Eguna. Lehenengoaren kasuan, antolatzaileek atzeratu egin dute musika jaialdia, baina bigarrenaren kasuan, bertan behera uztea erabaki du Herriko Taldeakek.

“Covid-19 birusak sortutako egoera dela eta, Bentako jaiak bertan behera geratu dira, eta beraz, Herriko Taldeakek aurten ez du Abarka Eguna ospatuko. Sentitzen dugu ekitaldi hau ezin ospatzea, batez ere urtero egiten genuen sagardotegira irteera ere bertan behera utzi behar izan genuelako, baina egungo egoerak ezinezkoa egiten du Abarka Eguna ospatzea”, diote Herriko Taldeaketik: “Hau guztia amaitzen denean, gure kuadrillen koloreekin beteko ditugu berriro kaleak”.

Bentako jaiak bertan behera uztea behartu du Covid-19ak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak