→Basauri

Abaroa-San Migeleko gasolindegiaren aurkako bigarren kontzentrazioa bertan behera utzi dute Covid egoeragatik

Urtarrilaren 28an udaletxe aurrean iragarrita zegoen kontzentrazioa bertan behera uztea erabaki dute, “Covid-19aren egoera dela eta”.

Abenduko osoko bilkura izan bitartean egin zuten kontzentrazioa // Geuria

Abaroa-San Migelen eraiki nahi duten low cost gasolindegiaren kontra mobilizazioak hasi dituzte bizilagunek. Urtarrilaren 24an Basauritik kotxe karabana egin ondoren, hurrengo hitzordua ostegunean zuten udaletxe aurrean kontzentrazioa egiteko. Hala ere, kontzentrazioa bertan behera uztea erabaki dute, “Covid-19aren egoera dela eta”, diote Auzo Elkartetik. 

Bideoa | San Migelen eraiki nahi duten gasolindegiaren kontra kotxe karabana egin dute auzotarrek

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak