→Basauri

Pantaila akustikoak Basaurin jartzeko txostena egingo du Adifek

Estatuko trenbideen administratzaileak eskabidea egin du laginketa bat udalerrian egiteko eta txostena idazteko, ondoren, pantaila akustikoak jartzeko. 

Adifek eskabidea egin du laginketa bat Basaurin egiteko // Geuria

Trenbideak Basaurin duen eragin akustikoa moteltzeko neurri zuzentzaileak ezar ditzan eskatu dio behin baino gehiagotan Udalak Adif Trenbide Azpiegituren Administratzaileari. Bada, Estatuko trenbideen administratzaileak eskabidea egin du laginketa bat udalerrian egiteko eta txostena idazteko, ondoren, pantaila akustikoak jartzeko.

Udalak baiezkoa eman dio eskabideari. Asier Iragorri alkateak “oso modu positiboan” baloratu du eskabidea: “Adifek egin beharreko izapide eta prozesu guztiak azkartzea, eta pantailak ahalik eta lasterren jartzea espero dugu. Hala, trenbideetatik hurbil bizi diren herritarrek ez dute gehiago jasango trenek gure herritik igarotzean eginten duten zarata”, dio Iragorrik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak