→Basauri

Adinekoentzako tailerrak azaroan berriro hastea aurreikusi du Basauriko Udalak

Hala ere, erabakia egoera epidemiologikoaren araberakoa izango da. Adinekoei zuzendutako 48 tailer eskainiko dituzte.

erabakia egoera epidemiologikoaren araberakoa izango da // Geuria

Basauriko Udalak aurreikusi du azaroan berriro hasi ahal izatea adinekoentzako zahartze aktibo tailerrekin. Hala ere, erabakia egoera epidemiologikoaren araberakoa izango dela diote udal ordezkariek: “Gobernu taldearen asmoa da ikastaroak azaroan berrartu ahal izatea, baina, azken erabakia, egoera epidemiologikoaren eta osasun-murrizketen mende egongo da; bai ikastaroei berrekin ahal izatea, baita berriro martxan hasteko ezarri beharreko baldintzak ere —hasteko datan indarrean egongo den osasun-araudiaren arabera garatuko dira eta—”, dio Maria Larrinaga Gizarte Politikako zinegotziak. Ildo horretan, programa garatuko duen aholkularitza teknikoa kontratatzeko lizitazio-prozesua abiarazi du Udalak.

Guztira, 48 tailer eskainiko dituzte jubilatuen udal etxeetan eta beste lokal batzuetan, hala nola, yoga, gorputz-adierazpena, gimnasia, erlaxazioa, marrazketa eta pintura, dekorazio-arteak eta zur-lanketa. Aurreko edizioetan bezala, tailerrak udalerriko erretirodun eta pentsiodunentzat dira, eta besteak beste, norbanakoen egoera funtzional orokorra hobetzea, adinekoen autonomia mantentzea edota adinekoen arteko harremanak sortzea bilatzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak