→Basauri

Adinekoentzako ikastaroak eta tailerrak hasi dituzte berriro Basaurin

person holding hand tool
Argazkia: Quino Al, Unsplash

Adinekoentzako zahartze aktiboko ikastaro eta tailerrak hasi dituzte berriro Basaurin. Joan den astean berreskuratu zituzten adinekoentzako ikastaroak eta tailerreak, hala nola, erlaxazioa, yoga, gimnasia, marrazketa eta pintura, dekorazio arteak, egur tailla, dantza, estimulazio kognitiboa, estimulazio fisikoa eta ariketa fisiko egokitua. Talde txikietan eta Covid-19aren aurkako neurri guztiak aplikatuta hasi dituzte berriro adinekoentzako ekintzak.

“Talde gutxiago dira, eta txikiagoak parte-hartzaileen kopuruari dagokionez pandemiaren aurreko taldeekin alderatuta, baina adin tarte horretan txertatze prozesua oso aurreratuta dagoela ikusita, tailer horiek berreskuratzen hasi nahi dugu, bizimodu osasungarriagoa izateko, aktibo egoteko eta harreman sozial gehiago izateko oso lagungarriak zaizkielako. Azken batean, haien bizi kalitatea hobetzen dute, batik bat, kolektibo horretarako hain gogorra izan den urtearen ondoren”, dio Maria Larrinaga Basauriko Udaleko Gizarte Politika saileko zinegotziak: “Osasun egoerak hobera egin ahala, eskaintza zabaldu ahal izatea espero dugu”. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak