→Basauri

Adingabeen kontrako abusuak prebenitzeko eta detektatzeko prestakuntza-saio berriak antolatu dituzte Basaurin

‘Haurren kontrako sexu-abusua: zer den eta nola detektatu’ hitzaldia antolatu dute Basaurin, elkarteetako teknikariei, boluntarioei eta gurasoei zuzenduta.

Sexu abusuen kontrako jardunaldia 2019an Marienean // Geuria

Adingabeen kontrako abusuen biktimen prebentzio eta arretarako programaren barruko prestakuntza-planaren barruan, saio berriak antolatu ditu Basauriko Udalak. Hain zuzen ere, ‘Haurren kontrako sexu-abusua: zer den eta nola detektatu’ hitzaldia izango da Ibaigane Kultur Etxean: maiatzaren 10ean eta 17an elkarteetako teknikariei eta boluntarioei zuzenduta, eta maiatzaren 24an eta ekainaren 2an elkarteei eta ikastetxeetako guraso-elkarteei zuzenduta. Hitzaldi horien helburua da haurren kontrako sexu-abusuaren osagai aipagarrienak ezagutaraztea eta prebentzio- eta detekzio-estrategien berri ematea.

“Gure herrian izandako gertaeren ostean, gaitzespen erabatekotik eta gizarteak ez ikusiarena egin behar ez duelako uste sendoarekin, Basauriko Udaleko indar politiko guztiek eta Ez Naiz Isilduko plataformak adostu genuen haurren kontrako abusuen biktimei prebentzioa eta arreta emateko programa bat abiaraztea”, diote udal ordezkariek. Plan horrek zenbait esparrutako neurriak aurreikusten ditu, eta, besteak beste, informazio- eta sentsibilizazio-jardunaldiak jasotzen ditu, adin txikikoekin kulturan, kirolean eta beste eremu batzuetan lan egiten duten elkarteentzat, adin txikiko biktimen familientzat, ikastetxeentzat (ikasleak eta irakasleak) eta familientzat (guraso-elkarteetatik).

Adingabeen babesgabezia-zantzuen berri emateko exijituko die Basauriko Udalak elkarte eta klubei

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak