→Basauri

Argazkiak | Agintzari Dantza Taldea Sabiñanigon, Huescan

Aurten Sabiñánigora (Huesca) joan da Agintzari Dantza Taldea, Estatuko beste taldeekin trukea egiteko programaren barruan. Horrela bada, «Encuentro de Dances» delakoan parte hartu zuen gure taldeak uztailaren 26an, Novillaseko (Zaragoza) eta Sabiñánigoko taldeekin batera: Dances de Novillas eta Dances de Sabiñánigo.

Ikus-entzuleek oso ondo hartu zuten gure egitaraua: batez ere, Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak eskaini genizkien, eta amaitzeko, erromeria alai bat. Ekitaldia amaitu eta gero, talde parte-hartzaileok elkarrekin afaltzeko gonbit egin ziguten, eta afaria ere, erromeria batekin amaitu genuen.

Kulturaz eta tradizioz betetako asteburua izan zen. Esandakoaz gain, haranzkoan Leireko monasterioa bisitatu genuen, eta bueltan, berriz, Zangozako hiria (bisita gidatuaren ostean, gainera, bat-bateko erromeria egin genuen kalean, herritarren gozamenerako).

Urriaren 26an Sabiñánigoko taldea gurera etorriko da: dantza-emanaldia eskainiko digute Solobarriako karpan.

Eskerrik asko gure laguntzaile guztiei, eta, bereziki, musikariei: haien ahaleginek egin dute posible gure emanaldia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak