→Basauri

Agirre Lehendakaria kaleko 31. zenbakiko etxebizitza eraisten hasi dira gaur Basaurin

Gaur hasiko dira etxebizitza eraisten // Geuria

Basauriko Agirre Lehendakaria kaleko 31. zenbakiko etxebizitza eraisten hasiko dira gaur. Zenbait garabi daude inguruan eta errepidea estutu behar izan dute -errei bat soilik erabilgarri dago-.

Etxebizitza hori eraistea San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxeko hiri-berrikuntzako plan bereziaren barruan kokatzen da. Iazko maiatzean Udalak lursail hori saldu zion Grupo Eibar taldeari bertan 32 etxebizitza libre eraikitzeko, eta gaur eraisketa lanak hasi dituzte. “Eraikin hori botata, Autonomia kalea luzatu eta Pozokoetxerekin lotzeko bide berria egin ahalko da”, adierazi zuten iazko ekainean udal arduradunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak