→Basauri

Agustin Ibarrolaren ‘Guernica Gernikara’ erosi du 300.000 euroan Bilboko Arte Ederren Museoak

Madrilgo Arco azokan ikusgai dago egun hauetan Agustin Ibarrola artista basauriarraren ‘Guernica Gernikara’ lana, Jose de la Mano galeria madrildarraren eskutik. Bada, murala 300.000 euroan erosi dute Bilboko Arte Ederren Museoaren hiru erakunde sortzaileek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala), egindako ezohiko ekarpen baten bidez.

Ibarrolak 1977an aurkeztu zuten lehen aldiz ‘Guernica Gernikara’ lana Bilboko Arte Eder Museoan, eta 1981ean erakutsi zuten azkenekoz. Ordutik desmuntatuta eta artistaren tailerrean gordeta egon da. Orain arte. 40 urte geroago Madrilgo Arco azokan ikus daiteke. Bilboko Arte Eder Museoak lana erosi ondoren, berriz egongo da ikusgai Bizkaiko hiriburuan.

Agustin Ibarrola artista basauriarraren ‘Guernica Gernikara’ lana ikusgai egongo da uztailean Madrilen

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak