→Basauri

‘Altsasu’ antzezlana taularatuko dute ostiralean Social Antzokian, euskarazko bertsioan

// La Dramatica Errante

‘Altsasu’ antzezlana taularatuko dute apirilaren 29an, ostiralez, Basauriko Social Antzokian. Gaztelerazko zein euskarazko bertsioak ditu antzezlanak, eta Basaurin euskarazkoa da La Dramatica Errante antzerki taldeak taularatuko duena (20:00).

Maria Goricelaya da zuzendaria eta euskarazko bertsioa Kepa Errastik egin du. Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia eta Ane Pikaza antzezle lanetan daude. Sarrerak salgai daude 10 euroan; Social Antzokiko bazkideek eta Gazte Txartele dutenek beherapenak dituzte.

Hego Uribe eskualdean, Basaurin taularatzeaz gain, Galdakaon ere izango da ‘Altsasu’ antzezlana. Maiatzaren 15ean izango da, igandez. Gaztelerazko bertsioa da Torrezabalen tauratuko dutena. Urtarrilaren 23an zen antzeztekoa ‘Altsasu’ Galdakaon, baina bi aktore gaixo zeudela eta atzeratzea erabaki zuten. Maiatzeko kultur programazioaren barne sartu dute. Urtarrileko sarrera daukatenek bi aukera dituzte: sarrera itzuli Torrezabal Kultur Etxeko leihatilan edo sarrera mantendu eta egunean bertan sarrera trukatu Torrezabaleko leihatilan.

Sinopsia

2016ko urriaren 15eko goizaldean, liskar bat izan zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernaren atarian, eta herriko hainbat bizilagunek, Guardia Zibileko bi agentek eta haien bikotekideek parte hartu zuten. Bi atxilotu eta orkatila bat hautsi zuten, tenientearena. 24 ordu baino gutxiagoan Altsasu telebista plato bihurtu zen.

Altsasu, La Dramática Errantearen ikuskizuna, Momotxorroaren irudia hartu du abiapuntutzat, Altsasuko inauterietako pertsonaiarik esanguratsuenetako bat, azken urteetako kasu judizial polemikoenetako batean murgiltzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak