→Basauri

Amak eta Modus Operandi taldeek kontzertua emango dute urrian Basaurin

Herriko Taldeakek Aste Kulturala antolatuko du urriaren 9tik 17ra. GEURIAk jakin ahal izan duenez, urriaren 9an Amak eta urriaren 10ean Modus Operandi izango dira.

Amak urriaren 9an izango da eta Modus Operandi urriaren 10ean // Argazkiak: Arri Studioa/Baga Biga

Urriaren 9tik 17ra bitartean Aste Kulturala antolatuko du Herriko Taldeakek Basaurin. Oraindik ez dute egitaraua publiko egin, baina Baga Biga diskoetxeak bere webgunean argitaratu duenez, Amak eta Modus Operandi taldeek kontzertua emango dute data horietan Basaurin: urriaren 9an eta 10ean, hurrenez hurren. Modus Operandi Social Antzokian izango dela iragarri du diskoetxeak, baina Amak-en kontzertua zehaztu gabe dago oraindik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak