→Basauri

Itziar Ituño lagun izango du Anne Etchegoyenek larunbatean Basaurin eskainiko duen kontzertuan

‘Emakumeen Ahotsak’ zikloaren barruan kontzertua eskainiko du Anne Etchegoyenek Basaurin martxoaren 13an, larunbatez.

Duela urtebete publikatu zuen 'No es no' bideoklipa Etchegoyenek Ituñorekin batera // Anne Etchegoyen

‘Emakumeen Ahotsak’ zikloaren barruan kontzertua eskainiko du Anne Etchegoyenek Basaurin martxoaren 13an, larunbatez, 19:00etan. Social Antzokitik jakitera eman dutenez, emanaldiak sorpresa bat dakar: Itziar Ituño aktore basauriarrak abeslari donapaleutarra lagunduko du ‘No es no’ abestian. ‘Emazte’ diskoa aurkeztuko du Etchegoyenek Basaurin. Oraindik ere sarrerak salgai daudela gogorazi dute Social Antzokitik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak