→Basauri

Anton Ferrero omenduko dute gaur Basaurin, bere erailketaren 45. urteurrenean

Diktadura eta errepresio frankistaren biktimak omendu dituzte gaur, martxoak 13, Basaurin. Tartean, Vicente Anton Ferrero gogoraraziko dute bere erailketaren 45. urteurrenean. 1976ko martxoaren 8an erail zuen Guardia Zibilak Anton Ferrero basauriarra bere izena daraman kalean, martxoaren 3an Gasteizen izan ziren erasoak salatzeko manifestazioan parte hartzen ari zela. Omenaldia 13:00etan izango da Bingen Anton Ferrero kalean.

Ekitaldi hau urtero ospatzen da 2012tik. Urte hartan, Basauriko Udalak otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Lau Haizetara Gogoan elkarteak aurkeztutako mozioa, zeinak diktadura eta errepresio frankistaren biktima guztiak oroitzeko eguna ezarri nahi zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak