→Basauri

Anton Ferrero omentzeko ekitaldia deitu dute martxoaren 12an Basaurin

Martxoaren 12an egingo dute Bingen Anton Ferreroren aldeko omenaldia // Geuria

Duela 46 urte erail zuten indar errepresibo frankistek Vicente Anton Ferrero basauriarra bere izena daraman kalean, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan ziren erasoak salatzeko manifestazioan parte hartzen ari zela. Martxoaren 8an hil zuten tiroz.

Urtero bera eta diktadura eta errepresio frankistaren biktimak omentzeko ekitaldia deitzen dute Basaurin. Aurten, martxoaren 12an, larunbatez, 13:00etan izango da oroimen ekitaldia Bingen Anton Ferrero kalean. Ekitaldia Ahaztuak elkarteak antolatzen du.

Oroimen ekitaldi hau urtero ospatzen da 2012tik. Urte hartan, Basauriko Udalak otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Lau Haizetara Gogoan elkarteak aurkeztutako mozioa, zeinak diktadura eta errepresio frankistaren biktima guztiak oroitzeko eguna ezarri nahi zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak