→Basauri

Aparkalekuetan terrazak mantentzeko baimena urte amaiera arte luzatu dute Basaurin

Arizgoitin dagoen terraza // Geuria

Aparkalekuetan ostalaritzako terrazak jartzeko baimena bi hilabetez luzatu du Basauriko Udalak, udal gobernu taldeak proposatuta eta gainontzeko alderdi guztien adostasunarekin. Orain arte indarrean zegoen neurriaren arabera, urriaren 31ra arte zuten tabernek aparkalekuetan terrazak mantentzeko baimena, baina orain onetsi duten aldaketarekin, abenduaren 31ra arte luzatu dute baimen hori.

“Luzapena salbuespenekoa eta iragankorra da, eta bakarrik aplikatuko zaie dagoeneko horrelako terrazetarako baimena duten ostalaritza-establezimenduei. Bestalde, terrazek mantendu beharko dituzte lizentzia eman zieten uneko baldintzak, teknikoak eta funtzionamendukoak”, diote udal ordezkariek.

Trintxerako behin-behineko aparkalekuaren ordutegia luzatu du Basauriko Udalak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak