→Basauri

Arizko zubitik Nagusia kaleko bidegurutzeraino argiak berrituko ditu Basauriko Udalak

Lehendakari Agirre etorbideko zati horren argiteria berritzeko kontratua lizitaziora atera du Udalak 284.999 euroan. 

Jarduketa honetara 284.999 euro bideratuko ditu Udalak // Geuria

Lehendakari Agirre etorbidean, Arizko zubitik Nagusia kaleko bidegurutzeraino, argiteria publikoa berrituko du Basauriko Udalak. Asmoa da udalerriko argiteria publikoa berritzea, energia-efizientzia hobetzeko. “Argiztatze-instalazio egokia lortu nahi dugu: efizientea eta egokia, bai ikuspegi luminoteknikotik, bai ekonomikotik, estetika eta funtzionaltasuna ahaztu gabe”, diote udal ordezkariek. Lehendakari Agirre etorbideko zati horren argiteria berritzeko kontratua lizitaziora atera du Udalak 284.999 euroan.

Dagoeneko Basauriko zenbait kaleetako argiteria berritu du Udalak. Hala nola, Nagusia kalean Miradoreetatik Agirre Lehendakariraino, Ibaigane Kultur Etxeko inguruneak eta Kultur Etxea bidegorriarekin lotzen duten bideak, Clemente Beltrán de Heredia, Pedro Bilbao, Nafarroa, Araba, Arabaren kale partikularra, Begoñako Andra Mari, Autonomia, Agirre Lehendakaria etorbidean Nagusia kaleko bidegurutzetik Renfe geltoki azpiko tuneleraino, eta Piru Gainza. Era berean, Arizko Federico Mayo auzunea berriro urbanizatzeko fase bietan, argiztatze osoa berritu izan du Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak