→Basauri

Basauri-Ariz anbulategiko osasun langileak biserak erabiltzen hasi dira

Arreta Zerbitzu Berezituko osasun langileak / Basauri-Ariz anbulategia

Basauri-Ariz anbulategiko osasun langileak, maskarez gain, plastikozko biserak ere erabiltzen hasi dira. Zehazki, Arreta Zerbitzu Berezituko osasun langileak dira argazkian ageri direnak.

Herritarrek eurei eskerrak ematen ari zaizkien modu berean, eurek ere eskerrak eman nahi izan dizkiete batetik eta bestetik lana errazteko asmoz heltzen zaizkien materialak sortu eta bidaltzen dizkietenei.

CovidEuskadi komunitatea sortu berri da ongintzako egitasmo hauek bideratzeko asmoz. Eneko Astorkiza basauriarra da komunitatearen Bizkaiko koordinatzailea eta berarekin berba egiteko aukera izan dugu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak