Emakumezko haurren futbol kanpusa izango da ekainaren 22an, larunbatez, Basozelain. Kapusari izena ematen dion Arrate Orueta futbol jokalari ohia izango da beste urte batez jardunaldiko gidaria. Kanpusa 10:00etatik 13:00etara bitartean izango da Basozelai futbol zelaian: lehenengo hitzaldia emango die Oruetak parte-hartzaileei eta ondoren entrenamendua egingo dute. Basauriko Kimuak, Arteaga (Derio), Ezkurdi (Durango) eta Enkarterri Neskak taldeek hartuko dute parte kanpusean.
Arrate Orueta kanpusa Basconia Futbol Beterano Elkarteak (Bafbe) antolatzen du urtero, Basauri Kirolak erakundearen eta Basauriko Udalaren babesarekin.
