→Basauri

Arte tailerretan izena emateko epea zabalik dago urriaren 1era arte Basaurin

irailaren 6tik urriaren 1era bitartean dago zabalik izena emateko epea // Geuria

Marrazketa eta pintura, argazkigintza eta zeramika tailerretan izena emateko epea zabaldu dute Kultur Basaurik eta Basauriko Udalak. Zehazki, gaurtik urriaren 1era bitartean dago zabalik izena emateko epea. Interesdunek Ibaigane Kultur Etxean eman dezakete izena 11:00etatik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara edo 944 666 388 telefono zenbakira deituta. Plaza mugatuak direnez, aukeraketa zozketa bidez egingo dute.

Ikastaroak urrian hasiko dira. Argazkigintza eta marrazketa eta pintura ikastaroei dagokienez, hasierako maila zein maila aurreratua eskainiko dituzte, eta zeramikaren kasuan aipatutakoez gain jarraipeneko ikastaroak matenduko dituzte.

Ikastaroen prezioa 340 euroko da (113,33 euro hiru hilabetero). Langabeek, ikasleek eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino errenta txikiagoa jasotzen dutenek % 50eko beherapena dute, eta DBE jasotzen dutenek % 75eko beherapena. Basaurin erroldatuta ez daudenek 30 euro gehiago ordainduko dituzte, 10 euro hiruhilero.

Ikasturte amaieran erakusketa antolatuko dute Arizko Dorretxean, “ikastaroetako ariketa-artelan hoberenekin”, diote Kultur Basauritik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak