→Basauri

Bizkaiko kluben arteko atletismo txapelketan podiuma lortu dute lehen aldiz Artunduagako neskek

Artunduaga Atletismo Taldeak bi kopa irabazi ditu Bizkaiko kluben arteko txapelketan: gizonezkoetan bigarren postua eta emakumezkoetan hirugarrena.

Bi kopa irabazi ditu Artunduagak Bizkaiko kluben arteko txapelketan // Artunduaga AT

Bizkaiko kluben arteko atletismo txapelketa izan da asteburuan Artunduaga kiroldegian, 14 eta 20 urte bitartekoentzat. Gizonezkoen hamabi talde eta emakumezkoen hamar talde lehiatu ziren, tartean Artunduaga Atletismo Taldea. Emakumezkoen zein gizonezkoen txapelketetan ordezkaritza izan zuen klub basauriarrak eta lehen aldiz maila bakoitzean kopa bana irabazi dituzte: gizonezkoetan bigarren postua eta emakumezkoetan hirugarrena. “Emakumezkoetan inoizko posturik onena lortu dugu kluben arteko txapelketa batean. Podiumera igotzea lortu dugu lehen aldiz. Oso pozik gaude!”, diote Artunduaga Atletismo Taldeko arduradunek: “Aurrekontu dezente handiagoa duten klubei gailendu gintzaizkien. Esaterako, Bidezabal bezalako klubei”. 

Artunduagako atleta hauek eman dizkiote puntu gehien klubari: Celia de Miguel Murillo (100 metrotan); Irune Martin Lopez (300 metroko hesi-lasterketan); Itxaso Peña Etxebarria (300 metrotan); Edurne Fernandez Duran (xabalinan); Nerea Molina Salsamendi eta Aitor Perez Perez (3 kilometro martxan); Lander Gonzalez Miravalles (100 metrotan); Oier Gento Rey (300 metroko hesi-lasterketan); Endika Fernandez Duran (600 metrotan); Sabin Luja Hernandez (300 metrotan); Xavier Orive Herrero (xabalinan); Celia de Miguel Murillo, Irune Martin Lopez, Haizea Jauregui Lasa eta Itxaso Peña Etxebarria (erreleboetan); eta Lander Gonzalez Miravalles, Sabin Luja Hernandez, Gaizka Arconada Ruzicka eta Endika Fernandez Duran (erreleboetan).

“Era berean, azpimarratzekoa da 14 eta 20 urte bitarteko atletek parte hartu dutela txapelketa honetan eta Artunduagatik 14 eta 16 urte bitarekoek parte hartu dutela. Hau da, Artunduagan harrobia ona daukagula esan genezake”, diote Artunduaga Atletismo Taldeko arduradunek. Eskualdeko beste klub batzuek ere parte hartu zuten txapelketan: Galdakao Atletismo Taldea (gizonezkoetan laugarren postua) eta Bertako Javi Conde Atletismo Egokitua Kluba. Hauek izan ziren emaitzak:

Gizonezkoak

1. Durango. 116 puntu
2. Artunduaga. 107 puntu
3. Getxo. 100 puntu
4. Galdakao. 86 puntu
5. Bidezabal. 78 puntu
6. Santurtzi. 72 puntu
7. Portugalete. 71 puntu
8. Sekulebedarra. 63 puntu
9. Sendoa. 62 puntu
10. Gernika. 61 puntu
11. Taraska. 38 puntu
12. Bertako Javi Conde Atletismo Egokitua. 20 puntu

Emakumezkoak

1. Durango. 102 puntu
2. Ezkerraldea. 91 puntu
3. Artunduaga. 84 puntu
4. Bidezabal. 82 puntu
5. Getxo. 69 puntu
6. Tximista. 63 puntu
7. Galdakao. 52,5 puntu
8. Sendoa. 46 puntu
9. Gernika. 35 puntu
10. Sekulebedarra. 19,5 puntu

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak