→Basauri

Aste kulturala antolatuko du Herriko Taldeakek Basaurin urriaren 9tik 17ra bitartean

Umeentzako, gazteentzako eta helduentzako ekitaldiak antolatuko dituzte Basaurin urriaren 9tik 17ra bitartean.

Umeentzako, gazteentzako eta helduentzako ekitaldiak antolatuko dituzte // Geuria

Ez da San Fausto jairik izango Basaurin. Hala ere, aste kulturala antolatu du Herriko Taldeakek Basauriko Udalaren babesarekin urriaren 9tik 17ra bitartean. Umeentzako, gazteentzako eta helduentzako ekitaldiak izango dira. Herriko Taldeak lanean ari da egitaraua zehazten, eta aurrerago emango dute programa osoaren berri.

Gaur bertan adierazpen bateratua argitaratu dute Mikelatsek, Herriko Taldeakek eta Basauriko Udalak. “San Migeleko eta San Faustoko jaiak ez ospatzea erabaki dugu. Tristea egiten zaigu beste urte batez jairik ez antolatzea, baina horixe da aukera bakarra: erantzukizunez eta zuhurtasunez jokatzea”, diote. Dena dela, “Basauriko bizitza kulturala eta aisialdia apurka-apurka berpizten joateko”, zenbait ekitaldi kultural antolatuko dituzte San Migelen zein Basaurin, “formatu txikian, edukiera kontrolatuarekin eta indarreko osasun-neurri eta-murrizketa guztiak beteta”, diote. 

“Bai antolatzaileok, bai herritarrek, jarduera horietan (eta beste edozein unetan) zehar jende-pilaketak saihesteko erantzukizuna hartu behar dugu. Badakigu basauriarrok, berriro ere, gure sen ona eta zuhurtzia erakutsiko dugula, herrian kutsatze-fokuak eta gizalegezkoak ez diren egoerak ekiditeko”, adierazi dute. Beste behin ere “zentzudunak eta zuhurrak” izatea eskatu diete herritarrei: “Egin dezagun gure esku dagoena, datorren urtean, berriro ere, jaietako jantziak jantzi ahal izateko, San Faustoren eta San Migelen laguntza txiki batekin”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak