Artunduaga Atletismo Taldeak 16 urtez azpiko CSDko (Kirol Kontseilu Gorena) Espainiako Federazioen Txapelketan parte hartu du asteburu honetan, Cuencan. Datu historikoa da Artunduagarentzat, Euskadiko Selekzioarekin lau atleta hautatu baitzituzten: Edurne Fernández Durán (xabalina), Tane Chee Sánchez (xabalina), Aitor Pérez Pérez (5000 metro martxa) eta Haizea Jauregi Lasa (4×100).
Emaitzei dagokienez, Edurne eta Haizea seigarrenak izan dira euren probetan, xabalinan eta 4×100 lasterketan, hurrenez hurren. Nabarmentzekoa da, halaber, Euskadiko Selekzioko mutilen bosgarren postu orokorra.
Artunduaga atleta gehien zituen Euskadiko bigarren taldea izan da, Tolosaren atzetik eta Realaren parean, “aurrekontu eta erraztasun askoz handiagoa duten klubak”, diote Basauriko klubetik. Hortaz, Bizkaiko klubetatik atleta gehien izan dituen Euskadiko lehen taldea izan da Artunduaga.
