→Basauri

Artunduaga eta Javi Conde-Atletismo Egokitua klubek lankidetza hitzarmena sinatu dute, Basaurin

Asier Iragorri, Juanjo de Campos, Sergio Lopez eta Jon Zugazagoitia // Utzitakoa

Artunduaga Atletismo Taldeak eta Javi Conde-Atletismo Egokitua Klubak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren bitartez, besteak beste, Javi Conde-Atletismo Egokitua Klubeko atletek desgaitasunik gabeko fitxa izan dezakete Artunduaga Taldean, eta desgaitasuna duten Artunduagako atletak Javi Conde-Atletismo Egokitua Klubera egin dezakete salto.

Lankidetza hitzarmena pasa den astean sinatu zuten bi klubetako ordezkariek. Juanjo de Campos (Artunduaga) eta Sergio Lopez (Javi Conde-Atletismo Egokitua) presidenteek sinatu zuten hitzarmena, Asier Iragorri Basauriko alkatea eta Jon Zugazagoitia kirol zinegotzia bertan zirela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak