→Basauri

Bi gazte atxilotu ditu Basauriko Poliziak, Galizia kalean istiluak sortzeagatik

Basauriko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean, taberna batean iskanbila sortzeagatik. Gertaerak 19:30ak aldera jazo dira Galizia kalean.

Atxlotuak eraman dituzten unea // Argazkia: Aritz Apraiz

Basauriko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean, taberna batean iskanbila sortzeagatik. Gertaerak 19:30ak aldera jazo dira eta atxilotutako bi gazteak Galizia kaleko taberna batera sartu eta tabakoa eskatu dute. Tabernan zeudenen ezezkoa jaso ondoren, iskanbila sortu dute kalean. Zenbait lekukok adierazi dutenez, atxilotutako batek kristalezko botila zeraman.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak