→Basauri

26 urteko gazte bat atxilotu dute Basaurin, beste pertsona bat botila batekin erasotzeagatik

Gainera, erasotzailearekin zegoen 25 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute biktimari lapurreta egin nahi izanagatik, baita agente baten aurkako atentatuaren akusaziopean.

// Geuria

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Basaurin, beste pertsona bat botila batekin jo eta lesioak eragitea leporatuta. Gainera, erasotzailearekin zegoen 25 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute biktimari lapurreta egin nahi izanagatik, baita agente baten aurkako atentatuaren akusaziopean.

Gertaerak 00:00etatik minutu batzuetara jazo dira ‘Astoen’ bidegurutzeare ondoan dagoen taberna batean. Ertzaintzak abisua jaso eta herritarren babeserako eginkizunetan ari zen patruila bat hurbildu denean, gizonezko bat ikusi dute lokalaren kanpoaldean eta beste bat barruan, kopetan zuen ebaki baten ondorioz aurpegia odoldua zuena. Larrialdi zerbitzuetara deitu, eta biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Botila bidezko erasoaren ustezko egilea inguruetan aurkitu eta atxilotu dute, lesio-delitua egotzita. Jantzita zituen oinetakoetako baten barruan, ganibet txiki bat aurkitu eta kendu diote. Bestalde, biktimak emandako informazioaren arabera, lapurtu nahi izan dion gizona identifikatu dute agenteek: “Gizon horrek behin eta berriro uko egin dio bere burua identifikatzeari, eta, azkenean, ertzain bat jo ostean, atxilotu dute agente baten aurkako atentatu-delituaren akusaziopean”, diote Ertzaintzatik. Atxilotutako bi gizonezkoak epailearen aurrera eramango dituzte bidezko polizia-eginbideak amaitzen direnean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak