→Basauri

A8 errepidean errei guztiak berriro ireki dituzte Basaurin, Donostiako noranzkoan

Eguerdian bi auto istripu gertatu dira A8 errepidean, Basauri parean, Donostiako noranzkoan: lehenengo auto batek su hartu du, eta minutu batzuren buruan, beste auto batek istripua izan du Malmasingo tunelaren barruan.

Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak

Eguerdian bi auto istripu gertatu dira A8 errepidean, Basauri parean. Lehenengo auto batek su hartu du Malmasin tunelaren amaieran Donostiako noranzkoan, eta minutu batzuren buruan, beste auto batek istripua izan du Malmasingo tunelaren barruan. Bigarren istripuaren ondorioz pertsona bat zauritu da.

Bi istripuengatik errepidea itxita egon da denbora batez, baina dagoeneko ireki dituzte errei guztiak Donostiako norantzan. Autopilaketarik ez dagoela diote Trafiko Zuzendaritzatik.

Auto batek su hartu du eta beste batek istripua izan du A8 errepidean, Malmasinen

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak