→Basauri

Autodefentsa feminista tailerra eskainiko dute Marienean 13 eta 17 urte bitarteko neskentzat

Ikastaroa apirilaren 23an eta 24an izango da Basauriko Emakumeen Etxean. Izena emateko epea zabalik dago.

Apirilaren 23an eta 24an izango da ikastaroa // Timothy Eberly, Unsplash

Neska gazteentzako Autodefentsa feminista tailerra antolatu du Basauriko 1era 2kain hezkidetza proiektuak Marienean. Ikastaroa apirilaren 23an (16:00-20:00) eta 24an (10:00-14:00) izango da Basauriko Emakumeen Etxean, eta 13 eta 17 urte bitarteko neskentzat dago zuzenduta. Interesdunek izena eman behar dute baterabikain@basauri.eus helbide elektronikora idatzita.

Arnasten ditudan emakumeak

Bestetik, maiatzaren 23ra bitartean ‘Arnasten ditudan emakumeak’ erakusketa ikusgai dago Marienean. Yolanda Martin da erakusketaren egilea eta honakoa dio: “Nire barnean bizi diren irudi femeninoen bitartez azaltzen naiz. Nire garapena eta hazkuntza pertsonala erakusten duten amestutako koadroak eta hurbileko emakumeak dira”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak