→Basauri

Argazkiak | Basauriko Ikastetxeen Arteko I Esku Pilota Txapelketak herriko eskoletako ikasleen partaidetza izan du helburu

Txapelketako pilotari gazteak // Geuria

Artunduagako kirodegiko frontoiak Basauriko ikastetxeen arteko I Esku pilota txapelketa hartu du goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Gaur Gaztelu, Etxegarai, San Jose eta Soloarte ikastetxeetako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek hartu dute parte Artunduagako frontoian eta pasa den astean, San Migeleko jaietan, Sofia Taramonako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak aritu ziren ere. “Gaurko topaketaren helburua Basauriko eskolak pilotara hurbiltzea izan da”, azaldu du Mikel Karrillo Basauriko Bidebieta pilota elkarteko kirol-arduradunak. “Gaur Artunduaga frontoian bizitakoa umeek beraiek eman dute erantzuna dugu eta haurrek Basauriko jaietan bestelako ekintza batean parte hartzeko aukera izan dute, eta lehiaketa formatua baino, topaketa itxura eman diogu gaurko ekitaldiari: azken batean, guretzat garrantzitsuena euskal kultura eta kasu honetan esku pilota umeengana hurbiltzea”.

Umeen energiak argi utzi du pilotan aritzeko gogoa ez zaiela falta eta Karrilloren hitzetan, umeen motibaziorako  “lehiaketa” itxura eman diote gaurko topaketari: “horrela, klase bereko 11 neska-mutiko ez hurbiltzea lortu dugu”. Kiroldegiko frontoian 8 tantura arteko partida laburrak ikusi ahal izan dira: “Modu honetan hiruzpalau partida jokatu ditugu gutxienez, helburu nagusia parte-hartzearena izanik”. Harmailetan jokalarien senideak eta lagunak ikusi ahal izan dira eta osasun neurriak zorrotz jarraitu dituzte jardueraren hasieratik amaiera arte.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak