→Basauri

Argazkiak | Basauritar Dantza Taldeak ospatu ditu behingoz 45 urteak

Basauritar Dantza Taldeak 45 urte bete zituen iaz. Pandemiagatik ezin izan zuten iaz ezer antolatu, eta urtebetez atzeratu behar izan dute ospakizuna. Ekainaren 19an egin zuten jaia: dantza emanaldia egin zuten Solobarriako karpan, bazkaria izan zuten 200 lagun inguruk San Jose ikastetxean eta arratsaldean Trikizio taldearen eskutik erromeria izan zen berriro Solobarrian. Dantza emanaldiaren amaiera hunkigarria izan zen eta zenbait lore-sorta banatu zituzten: Garbiñe Mezo hasierako urteetan dantza irakasle izan zenari; 2020ko urtarrilean zendu zen Nerea de Egurrola kidearen senideei; eta Lourdes eta Amaia Valencia ahizpei gaur egun Basauritar Dantza Taldeko arduradunei.

45+1 urte, Basauritarrak dantzan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak