Basauritar Dantza Taldean izena emateko epea zabaldu dute. Hain zuzen ere, 5 urtetik aurrerako neska-mutilek edota gazteek irailean zehar eta urriko lehen hamabostaldian eman dezakete izena 655 028 317 telefono zenbakira deituta edo ostiraletan, 17:30etik 21:30era bitartean lokalera bertaratuz. Lokala Ibaigane kalean dago, Social Antzokiaren atzealdean.
“Covid-19a dela eta, kontsultak edo izen-emateak telefono bidez egitea gomendatzen dugu”, diote Basauritar Dantza Taldeko ordezkariek.
