→Basauri

Baskoniako zubitik N-634 errepidera irteera itxita egongo da irailaren 26an, Basaurin

Basauri Etxebarri Galdakao Euskal Herriko Itzulia 2017

Bilbo-Bilbo 2021 bizikleta martxa izango da irailaren 26an, igandez. Hori dela eta, N-634 errepidean trafikoa mugatuta egongo da ordu batzuez.

Itzuliko irudia 2017an, N-634 errepidetik, Baskonia zubiaren ondoan // Geuria

Irailaren 26an, igandez, N-634 errepiderako irteera itxita egongo da Baskoniako zubian, 11:30etik 13:30era. Izan ere, Bilbo-Bilbo 2021 bizikleta martxa izango da egun eta ordu horietan.

Bizikleta martxak Etxebarri, Basauri eta Galdakao zeharkatuko ditu N-634 errepidetik. Gainera, Viverora igoera ere egingo dute txirrindulariek Erletxetatik 11:50ak eta 12:20ak bitartean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak