→Basauri

Baso-sute txikia itzaltzen ari dira suhiltzaileak Montefuerten

Gaur eguerdian baso-sute txiki baten abisua jaso dute larrialdi zerbitzuek Arrigorriaga eta Basauri arteko Montefuerte mendian: “Baso sute txikia izan da eta suhiltzaileek kontrolpean dutela iragarri dute”, azaldu dute Segurtasun Sailetik.

Gaur eguerdian, bazkalordua aurretik, baso-sute txiki baten abisua jaso dute larrialdi zerbitzuek Arrigorriaga eta Basauri arteko Montefuerte mendian: “Baso sute txikia izan da eta suhiltzaileek kontrolpean dutela iragarri dute”, azaldu dute Segurtasun Sailetik.

Sutera Bilbo eta Basauriko parkeko suhiltzaileak gerturatu dira ibilgailu birekin: basozaintza lanetarako ur ponpa pisutsua eta suhiltzaileak garraiatzeko bigarren ibilgailu bat. Segurtasun sailak adierazi du sutea laster itzaliko dutela suhiltzaileek eta Basauriko kaboak errefortzurik ez dutela behar izan esan duela gehitu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak