→Basauri

Ipuin lehiaketa antolatu du Basozelaiko Auzo Elkarteak laugarren urtez

Argazkia: Debby Hudson, Unsplash

Basozelaiko Ipuin Lehiaketa abirazi dute beste urte batez El Maño Auzo Elkarteak eta Elkar liburudendak. Aurtengoa laugarren edizioa da. Idazkiak gehienez 300 hitz izan behar ditu eta hurrengo esaldia izan beharko du: “…Basozelaiko garbilekuak ezkutzatzen zuena…”. Euskaraz zein gazteleraz bidali daitezke ipuinak.

Lehiaketa abendura arte dago zabalik. Parte hartu nahi duenak abenduaren 5a baino lehen bidali beharko du bere ipuina. Idazkiak elkartearen postontzian (Axular, 28) sartu edo basozelai.concurso@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dituzte partaideek, eta horrekin batera telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat atxiki beharko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak