→Basauri

Egitaraua | San Juan sua, txapelketak eta ekimen solidarioak antolatu dituzte Basozelaiko jaietan

Basozelaiko jaiak izango dira ekainaren 23tik 26ra // Geuria

San Juan jaiak ospatuko ditu Basauriko Basozelai auzoak ekainaren 23tik 26ra bitartean. El Maño Auzo Elkarteak 30 jarduera baino gehiago antolatu ditu, hala nola, San Juan sua, skate txapelketa, haurrentzako tailerrak, puzgarriak, tortila lehiaketa, kale antzerkia, bingoa, futbol partiduak, bertso jaialdia, erromeriak eta kontzertuak. Gainera, ekimen solidarioak ere izango dira Basozelaiko jaietan: txokolatada eta izozkigintza; bilduko duten dirua CTNNB1 elkarteari emango diote.

Basozelaiko jaiak 2022 | Sanjuanak

Ekainak 23-26

Ekainak 23, osteguna

18:30 Pregoia BEAT-Basozelai Euskararen Aldeko Taldearen eskutik
19:00 Txokolatada solidarioa CTNNB1 elkartearen alde
20:00 Talo festa
20:30 San Juan sua Dambayán taldearekin
21:30 Kontzertua: Jaimones

Ekainak 24, ostirala
17:30 Futbito Kooperatiba
19:00 Euskal erromeria
20:00 Kostipoteoa
21:30 Katxondeo gaua: ‘Jazz In Hell’, Yasin eta Anjel Collado
23:30 Kontzertua: Radio 80

Ekainak 25, larunbata
10:00 Futbol partiduak
11:00 Skate txapelketa
11:00 Haurrentzako tailerrak
11:00 Puzgarriak eta ur-jolasak
11:00 Tortila lehiaketa. Patatak eta tipulak Frutas Zelaiak emango ditu
13:00 Plazara! ‘Udako zirkua’ antzerkia Trotamundosen eskutik
15:30 Futbolin txapelketa Edudoga tabernan
17:00 Apar festa
17:00 Izozkigintza solidarioa CTNNB1 elkartearen alde
18:00 Haurrentzako tailerrak
19:30 Txistorrada
20:00 Bingo gaua
21:30 Hip Hop gaua eta mikro irekia
23:00 DJ Fardy

Ekainak 26, igandea
09:30 Futbol partida triangularra: Ajax-Puerto Sport-Independiente
11:00 Kalejira
11:00 Haurrentzako tailerrak
11:00 Puzgarriak
12:30 Basozelaiko I. Bertso Jaialdia: Ander Ezeiza, Ion Berrokal, Txema Perez eta Guti
14:00 Paellada herrikoia. Arroza Auzo Elkarteak banatuko du
18:00 DJ Friki&Vero haurrentzako ikuskizuna
21:00 Jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak