→Basauri

Iruñea-Gares nazioarteko maratoian parte hartu du Basauriko Basroller taldeak

Basrollereko patinatzaileak Zubiri-Iruñea-Gares maratoian // Basroller

Iruñea-Gares nazioarteko maratoian parte hartu du Basauriko Basroller taldeak. Irailaren 18an eta 19an izan da maratoia Nafarroan, eta Espainiako zein beste herrialde batzuetako 500 partaide inguru bildu ditu. “Larunbatean Zubiritik Iruñeara 21,2 kilometroko ibilbidea egin genuen, eta igandean Iruñea-Gares maratoia. Bi etapetako denboren batuketak sailkapen orokorra zehazten du, eta irabazleak izan dira Nolan Beddiaf frantziarra (munduko txapelduna) eta Aura Quintana kolonbiarra”, diote Basroller taldeko ordezkariek. 

Basrollereko taldekideei dagokienez, Maria Perez (12. postua sailkapen absolutuan eta lehenengo postua M30 kategorian), Ainhize Rodriguez (bere debuta; bosgarren M40 kategorian), Pilar de Francisco (hamargarrena M40 kategorian), Ekaitz Perez de San Roman (kategoria absolutuan top 20an eta lehenengoa M40 kategorian) eta Andres de Regil (kategoria absolutuan top 30ean eta lehenengoa M40 kategorian) patinatzaileen lana aitortu dute Basauriko taldetik.

Guztira Basrollereko 12 patinatzailek hartu zuten parten lasterketan, “kategoria gehienetan”. Nabarmendu behar dugu Itsaso Ruiz eta Aner Iglesia gazteenen debuta, sentsazio onekin amaitu baitzuten larunbateko lasterketa, eta nabarmentzekoa era berean gainerako taldekideen denbora pertsonalen hobekuntza, aurreko erregistroei minutu batzuk kendu baitizkiete”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak