→Basauri

Argazkiak | Basauri Koral Elkartearen 75. urteurrenak irekiera eman dio 2022ko BATari

Basauri Koral Elkarteak 75 urte bete zituen iaz, baina pandemiagatik ezin izan zuten ospakizunik antolatu. Aurten, ordea, BAT Basauriko Ahots-Musika Topaketak aprobetxatuta ekitaldi xume bat antolatu dute: elkartearen lehen egoitzan (Pedro Bilbao kalea 2) urteurrenaren oroitzapenezko plaka jarri dute maiatzaren 6an, BATaren lehen egunean. Koral Elkarteko egungo kideak eta kide ohiak batu ziren ekitaldian. Ondoren, Bilboko Euskeria Koruaren emanaldia izan zen San Pedro elizan. Argazki hauek bidali dituzte GEURIAra:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak